UMEENTZAKO IPUIN SAIOA


“Urrutiko panpinak”
LUPE LEKUONA


Urtarrilaren 26an, zapatua, 11:30etan, Zamudioko Udal Liburutegian
3 urtetik gorakoentzat
Sarrera libre gela bete arte
LEHENTASUNA: Zamudion erroldatuak

Ume guztien jostailuen artean panpina bat dago, orduak pasatzen dituzte pozik elkarrekin jolasten. Gehienetan lagun bat bezala hartzen dute  eta hori da hain zuzen munduko panpina berezi hauen zeregina: laguntzea.

Umeak askotan beldur dira , gaueko iluntasunean, amets gaiztoak agertzen direnean eta orduan ipuinak kontatzea lasaigarria izaten da  baina zerbait gehiago behar bada hona hemen “ Kezkamuxelak” (Guatemalako panpinak) beldurrak eta kezkak kentzen lagunduko digutenak.

Errusiako “Matrioskak” nola sortu ziren kontatuko dizuet eta Sergueiren bakardadea arintzea lortuko dutela. Panpinen artean primeran pasako dugu!