MARCHINLILAC KANPAINA


  1. “LILAZKO MARTIA, EMAKUME IDAZLEAK” LEHIAKETA
Aurten ere, Zamudioko Udal Liburutegian, eta Zamudioko Udalak bultzatuta,  “Lilazko Martia, Emakume Idazleak” lehiaketa martxan jarri dugu. Martxoan zehar, emakumezko idazleen liburuak, edo emakume eta berdintasunari buruzko materiala jasotzen dituzten guztiek zozketa baten parte hartzeko aukera izango dute.
Bi kategoriatan banatzen da: gazteentzat (13-17 urte artekoentzat) eta helduentzat (18 urte gorakoentzat).
Parte hartzen dutenen artean (heldu zein gazte) “Zamudioko Liburudendan” gastatu beharreko 40 euroko txartela zozketatuko da.
Zozketa publikoa izango da, Apirilaren 8an, 18:00, Zamudioko Udal Liburutegian.

  1. “EMAKUME IDAZLEEN GIDA”
Martxoan zehar, “Emakume Idazleen Gida” izango duzu eskura, emakumeek idatzitako edo emakume eta berdintasunari buruzko proposamenekin, lehiaketan parte hartzeko.

  1. “GORPUTZ   OSOKO   IPUINAK” UMEENTZAKO IPUIN SAIOA
IZASKUN MUJIKA
“Kandida oso neska zintzoa da, denak daude pozik berarekin. Denak, Kandida bera izan ezik.  Ez da sentitzen eta pentsatzen duena adierazten ausartzen eta ez da bere burua defendatzeko gai sentitzen. Egun batean dena aldatzen da Kandidaren bizitzan, berak esaten ez duen guztia bere gorputzean jaiotzen den bigarren aho batek esango baitu…”
Genero berdintasuna, auto-estima, elkarrenganako errespetua, besteak beste, jorratzen dituzten ipuin dibertigarriek osatzen dute ipuin sorta hau.
3 urtetik gorako umeentzat.
Martxoaren 16an, 11:30, Zamudioko Udal Liburutegian.
Euskeraz.
Sarrera libre gela bete arte.
           LEHENTASUNA: Zamudion erroldatuak

  1. “NESKA ETA MUTIL ABENTURAZALEAK” LEHIAKETA
4 urtetik gorako umeei zuzenduta, “Neska eta mutil abenturazaleak” lehiaketa martxan jarri dugu. Martxoan zehar, neska abenturazalei buruzko liburuak jasotzen dituzten ume guztiek zozketa baten parte hartzeko aukera izango dute. Parte hartzen dutenen artean “Zamudioko Liburudendan” gastatu beharreko 40 euroko txartela zozketatuko da.
Horretarako, partehartzaileek gida bat aurkituko dute.
Ipuinetako printzesaren estereotipoa uztea da helburua. Neskak, mutilak bezala, abenturazaleak izan daitezke, eta dragoien kontra borroka daitezke, eta printzeak salbatu…
Zozketa publikoa izango da, Apirilaren 8an, 18:00, Zamudioko Udal Liburutegian.

  1. “NESKA ETA MUTIL ABENTURAZALEAK” GIDA
Horretarako,lehiaketan parte hartu ahal izateko, partehartzaileek gida bat aurkituko dute.
Ipuinetako printzesaren estereotipoa uztea da helburua. Neskak, mutilak bezala, abenturazaleak izan daitezke, eta dragoien kontra borroka daitezke, eta printzeak salbatu…

  1. “BERDINTASUNAREN ATALA”
Zamudioko Udal Liburutegian, “Berdintasunaren Atala” aurki dezakezu. Bertan, emakume eta berdintasunari buruzko materiala dago. Apurka apurka, atal hau handitu nahi dugu.